G678mantisa
  • 16 Abesti
  • Kaleratze data 24/10/2019
  • Artistak:
Mantisa taldea Zarautzen sortu zen, 2004an. Euskal Herriko hardcore eszenatik abiatu bazen ere, Iosu Gonzalez (ahotsa eta gitarra), Ganix Illarramendi (gitarra eta ahotsa), Iñigo Azkue (Baxua) eta Iñaki Castrok (bateria) osatzen duten taldeak egun rock estiloaren baitako ate guztiak irekita izan nahi ditu. Mantisa taldea Zarautzen sortu zen, 2004an. Euskal Herriko hardcore eszenatik abiatu bazen ere, Iosu Gonzalez (ahotsa eta gitarra), Ganix Illarramendi (gitarra eta ahotsa), Iñigo Azkue (Baxua) eta Iñaki Castrok (bateria) osatzen duten taldeak egun rock estiloaren baitako ate guztiak irekita izan nahi ditu. Azken urteetan Euskal Herrian eta Katalunian eman dituzte kontzertuak. Taldeko kitarrajotzaile eta abeslari Iosu Gonzalezek grabatu, nahastu eta masterizatu du taldearen lehen diskoa, Mantisa, eta Gor disketxeak argitaratu du. Hamasei abestiek laukoteak bizitakoak jasotzen dituzte, musika eta letren bidez forma emandako esperientziak. Ezinbestean, beraz, Mantisaren ibilbide osoaren isla garbia da lehen lan hau. Aurrerantzean zuzenekoekin ariko dira buru-belarri; horixe dute asmoa.
Iosu Gonzalez (ahotsa eta gitarra), Ganix Illarramendi (gitarra eta ahotsa), Iñigo Azkue (Baxua), Iñaki Castrok (bateria).