LOSHOLLISTERPORTADASOLAtxiki

 

LOSHOLLISTERPORTADASOLAtxiki

 

La vida pasó de largo Denbora erdiko kanta honetan rock, estrofak, ahotsa eta guitarra klasikoa nahasten dira. Testuak denboraz dihardu, denborak alde egiten duela gizakiarekiko axolagabe. Esta Noche Melodia atsegina duen pop izaerako kanta honek ihes egiten du inoiz iristen ez den errepikaz. Kantua Saharako kanpamentuetan idatzia izan zen, bere egilea gau batez zeruari begira etzanda zegoelarik. No vale Nada Mexikoko armoniak mugaldeko rockarekin egiten du topo Mavericksen estiloari jarraiki. Testua erabateko maitasun aitortza da. El rock and roll de los tarados Konplexurik gabeko rock lotsagabea, The Who eta oro har rock zaratatsuari omenaldia eginez. Copas Vacías Diskoko abestirik folkiena, countrya zein trikitixa nahasten dituelarik. Testua Brainstorm hutsa da.A miles de años luz Reggae abestia dugu hau, zertzelada elektronikoak dituena. Mala vida Kaleko funk zikinaren ikutuak dituen rocka. Hitzek abestiaren izenburuan hondeatzen dute. Hasta el último aliento Pop akustikoa detaile elektronikoekin. Testua abestiaren atmosferarekin bat dator. Fuerza de gravedad  Eskola zaharreko hard rock erritmikoa. Ezinezko maitasunei buruz dihardu. Se llamaba soledad Abesti biluzia: gitarra akustikoa eta ahotsa sokez lagunduta. Hitzak bere izena ahaztu duen norbaiti buruzkoak dira.

Diskoa Errotzen grabatu zen Javier Etxeberriaren eskutik, 2018ko Urtarrila eta Maiatza artean.

Paxkal Etxepareren Baionako estudioetan nahastua.

Simon Caponyk masterizatua Frantziako Basalte Studioan – Beaumont