
LEIHOTIKAN – Non zaude?
Sei urte pasatu dira Iruñeko LEIHOTIKAN taldeak beraien azken estudio lana argitaratu zutela. Taldeak atera berri duen azken disko hau –Non zaude?- CD bikoitza eta karpeta irekidun binilo formatuetan dator.
Aurreko lan guztiak bezala, Iruñeko GOR disketxearekin gauzatu dute.
Taldeak bi zatitan aurkezten digu lan hau: “Egoen Lehian” eta “Bizientzat zein Hilentzat”. Kantu landuak, zehatzak eta LEIHOTIKANen unibertso hori indartzen dituztenak. Punk-rocka eta hardcore melodikoaren arteko estilo zehatzarekin, bestelako estiloez ere blaitu dira diskoaren osotasuna aberasten duten erritmo erdiko abestiekin, energia, amorrua, indarra eta goxotasunik galdu gabe.