G674laalegriademolestar
  • 15 Abesti
  • Kaleratze data 19/08/2019
  • Artistak:

“Todo va bien” lanaz geroztik bi urte pasa ondoren, MEMOk hamanost kantu argitaratu ditu, hauetan heldutasun musikala erakutsiz. Heldutasuna, maiz, taldearen berezko soinuan aldaketa esan nahi du, baina hau ez da horietako kasu bat.
“La alegría de molestar” taldeak finkatutako parametroen barnean dagoen lana da: malabarismo musikalen ausentzia taldearen puntu indartsuei lekua uzteko: hitzak eta melodiak. Punka, monarkia, mugak edota guraso eta seme-alaben arteko erlazioez dihartuten kantu zuzenak, zentzu ironiko eta umoretsu batean, beti ere. Ahotsek protagonismoa lortzen duten melodiak, azkenik, haien dioten moduan, “kantatzeko estribiloak sortuz…”
Arriskutsua da estilo jakin batekin talde bat etiketatzea, are gehiago konparazioak egitea, baina MEMOn musikarien esperientziak estilo jakin batenganako gustuarekin bat egin du. MEMOk egiten duen punk-rockak iturri ezberdinetatik edan izan du, eta honela dago islaturik diskoko kantu guztietan.
Entretenigarria izan nahi duen diskoa dugu honako hau, hasieratik bukaeraraino engantxatu nahi duena, bertako punkaren jarraitzaile izan, zein putzuan haraindiko hardcore melodikoarena izan.
Beharbada, MEMOri buruz esan dezakegun hoberena, zera da; MEMO estiloa dela, eta hau ez da gutxi.
“La alegría de molestar! MEMO taldearen lan berria da, haien ibilbidearen hirugarrena eta Iruñeko GOR Diskoetxeak argitaratu izan duen lehenengoa.
Aurrekoetan bezalaxe, Iruñeko K Estudios delakoan grabatua izan da, Alberto Porresen eskutik. Hamabost kantuk osatzen dute 45 minutuko Cda: “Soy guay”, “Del género tonto”, “La alegría de molestar”, “Un idiota en el sol”, “Más de lo mismo”, “El punk de ayer”, “Basura antisozial”, “Rambo XXI”, “Kevin”, “Las calles sin nombre”, “Momentos de inspiración”, “’77”, “Monarkia S.A”, “Sin Fronteras” eta “Los Sueños que terminan”.
Diskoan lagun izan dituzten zenbait pertsonen izenak aipatu beharra dago: No Relax taldeko Micky, Gualitxo taldeko Ivan, Vendetta taldeko Ruben eta Peio eta EL ORFEÓN PUNKPLONES.
Diskoaren azala Joanak eta bere taldeak egin izan du eta barruko argazkia Iñigo Apeztegiarena da