G671kiribil
  • 12 Abesti
  • Kaleratze data 25/08/2019
  • Artistak:

“KIRIBIL”, ZURA-ren bigarren diskoa euskaraz egindako bossanova diskoa da: iturri desberdinetatik edaten duen bossanova berritzaileko diskoa. Bertan, rocka eta funkaren tradizioa brazildar samba eta bossarekin nahasten dira, mistura ederrean. Orohar, armoniak eta erritmoak brazildar kutsukoak dira, euskara bihurtzen delarik hitzen hizkuntza nagusi. Ikuspuntu berritzaile batetik landutako Bossa da beraz, diskoaren muina.

Diskoaren izenburuak, KIRIBIL, musika egiteko planteiamendu berriei so egiten die, loop eta sekuentziekin egindakoari, baina baita espiral gisan musikak zabaltzeko daukan joerari.

ZURA egun, zenbait aldeketen ondoren, Xabi Strubell-ek (kitarra eta ahotsa), Nerea Olaxa-k (ahotsa) eta Diego Garcia-k (bateria) osatzen dute, zuzenekoetan Gorka Sesma (Kashbad-eko kitarrajotzailea) eta Hans (baxuarekin) gehituko zaizkielarik.

Diskoko laguntzaileen mailan, egungo euskal eszenaren izen garrantzitsuak daude: Eñaut Elorrieta (ken zazpi), Ines (Gose), Anari eta Sorkun. Baita Wemean suitzar taldeko Sabina Leone ere. Musikarien aldetik, Koldo Uriarte eta Gorka Pastor teklatujoleak eta Marc Barnes baxujolea egon dira diskoan parte hartzen.