argiak
  • 0 Abesti
  • Kaleratze data 18/11/2019

Ken Zazpi taldearen disko berria, “Argiak” izenburua duena, bihar aurkeztuko da hedabideen aurrean, Bilboko SGAEren egoitzan, Oihuka diskoetxeko iturriek jakinarazi dutenez. Diskoa, talde bizkaitarraren laugarrena izango dena, Donostiako Elkar Estudioetan grabatu da, eta After Hours estudioan egin ditu nahasketa lanak ospe handiko eta hainbat Grammy sari jasotako Rafa Sardina soinu-ingeniari bermeotarrak. Oihuka diskoetxeko arduradunen arabera, emaitza “pop rock disko eder bat” izan da, “soinu ikaragarria duena eta kantu batzuk lehen entzunalditik bertatik hunkitzen dutenak”.