G643kaotikoendirecto
  • 23 Abesti
  • Kaleratze data 16/09/2019
  • Artistak:

KAOTIKO Kaos Etíliko taldeko sortzaileen errautsetatik abiatuta 2000ko uztailean jaio zen. Aguayo (kitarra), Aguayiko (kitarra) eta Fonta (baxua) garai berri bati ekitea deliberatu eta Jon (ahotsa) eta Xabirekin (bateria) entseatzeari ekin zioten.

Formazio berri honekin haien lehen diskoa grabatu zuten, “Mundo Kaótiko”, Andoaingo Garate estudioetan, 2001eko apirila eta maiatza artean. Disko honek gizartearen arazoak modu azkar eta oldarkorrean islatzen ditu . Beren bigarren diskoa, “Raska y pierde”, Donostiako Elkar estudioetan grabatu zuten 2003 urteko hasieran, aurreko diskoa baino kalitate handiagoa erakutsiz.Kontzertu zerrenda mardula dute bizkarrean, batez ere Euskal Herrian gauzatutakoak nahiz beren biratan estatu osoan zehar ibili diren harat-honat. Talde handiekin jo izan dute, hala nola Barricada, Ska-P, S.A, O Funkillo, eta abarrekin. 23 eta 30 urte bitarteko gazte hauen zuzenekoa ikaragarria da. Haien kontzertu orotan jarraitzaileek taldekoekin bat marrantatzeraino abesten dituzte kantu kutsagarri eta adierazgarriak.

Oraingo honetan KAOTIKO zuzenean ondutako CD/DVD batekin itzultzen zaizkigu. Bertan haien errepertorio bikainaren 23 harribitxirekin eginen dugu topo. Haien klasikoen aukera on bat, dudarik gabe, 2004ko apirilaren 17an Gasteizko Azkena aretoan grabatua. Kaotiko taldearen berezko kantak beren aurreko bandakoekin aldizkatzen dira. Soinu txukun bat eta pantailatik irteten den giroa. Euskal Herriko punk-rock musikan ezinbestekoa den taldearen zuzeneko indar guztia: KAOTIKOrena.

FITXA TEKNIKOA:

  • KAOTIKO dira: Jon: ahotsa / Aguayiko: kitarra eta koruak / Fonta: baxua eta koruak / Aguayo: kitarra / Xabi: bateria.
  • CD eta DVD hauek Gasteizko Azkena aretoan 2004ko apirilaren 17an zuzenean grabatu ziren
  • Soinu teknikariak: Angel González Katarain eta Iñaki Bengoa
  • Soinu nahasketak eta ekoizpena: Angel G. Katarain eta Kaótiko
  • DVDaren ekoizpena: Amaia Blazquez, Luis G. Katarian (TX Instalaciones multimedia) eta Kaótiko.
  • Kamerak: Gauna, Gorka, Biki eta Begoña