G646jaiomusikahil

Hemen da BERRI TXARRAK-en lan berria, bosgarrena bere ibilbide geldiezinean eta lehenengoa hirukote moduan. “Jaio.Musika.Hil” Erasoko (Nafarroa) baserri batean grabatu zen Karlos Osinaga teknikari zela, eta Ed Rose ekoizleak (The Get Up Kids, Kurt Cobain, Motion City Sountrack) nahastu zuen Kansasen (Estatu Batuak). Lan honek argi uzten du berriz ere taldeak gauza berri asko dauzkala oraindik eskaintzeko, eta euren proposamena eraberritzeko duten ahalmenaren arrazoia, hirukotearen jakinmin musikal asezinean bilatu behar dela. Hamaika urte eta kritikak onetsitako bost diskoren ondoren, Berri Txarrak penintsulako rockaren erreferentzia bilakatu da ezarian, berezko estilo landu baten baitan eta diskarik diska garatzeko abileziarekin. OREKA da aurrerapen singlea, kantu biribila, hirukoaren indarra, elegantzia eta inspirazio melodikoa agerian uzten dituena.

Escribe un comentario

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.