G613asgarth
  • 10 Abesti
  • Kaleratze data 19/08/2019
  • Artistak:

Asgarth taldekoek gogor lan egin dute disko hau konposatzen, eta duda izpirik gabe esan daiteke egin duten diskorik borobil eta osoena dugula honako hau.Urte hasieran kontzertuak emateari uko egin zioten lan honetan buru belarri jarri ahal izateko. Hori gure herri txiki honetan ez da errez har daitekeen erabakia, talde gehienek zuzeneko ekitaldietan irabazten dutenarekin aurrera egiten bait dute. Gauzak horrela, inoiz baino serioago lanean hasi ziren eta hori azken emaitzan nabaritu da.

Bat baino gehiago zur eta lur geldituko da. Nola ote da posible hain denbora gutxian horrelako eboluzioa ematea? Hain lan serio eta ona egitea? Entzungo duzun bezala, Asgarth ez dira lotan egon. Ez dira bat-bateko fama mordo horrekin itsutu. Hobetzea nahi zuten, taldearen puntu ahulenak sendotu, eta lortu egin dute. Bai horixe! Zein erreza izan zitekeen baladaz jositako disko bat atera eta sakelak ondo betetzea! Baina ez… erronka beste bat zen.

Estiloa gogortu dute kitarra riff hiltzaileak erritmo azkar eta indartsuekin nahastuz. Asier abeslaria oktaba altuenetara iritsi da, baina ez da soilik kantatzera mugatu: disko honetan oihu egin du, ahotsa puskatu du gogortasun eta, batez ere, nortasun punttu hori lortzeko. Laburbilduz, “atera egin dira”.Argi dago ez garela oso urruti irten behar kalitatezko Heavy Metal disko on bat aurkitzeko. Igo bolumena eta zuk zeuk froga ezazu. Asgarth itzuli dira!

FITXA TEKNIKOA:

  • III diskoa Galar-Espartzako Sonido XXI estudioan grabatu eta nahastu egin da, 2002ko Irailean.
  • Hamaika kanta berriz osatuak, hitz eta doinu guztiak Asgarth taldeak eginak.
  • Soinu teknikariak: Javier eta Juanan San Martín
  • Ekoizpena: Javier San Martín eta Asgarth
  • Kolaborazioak: Juanan San Martín (teklatua) eta Koldo-Utikan (bajua).
  • Asgarth dira:

Iban Fernandez (bateria) Unai Zabala (gitarra) Joxi Perurena (baxua) Ander Cañas (gitarra) Asier Enbil (ahots nagusia)