G696Harold
  • 15 Abesti
  • Kaleratze data 12/12/2018
  • Artistak:

Sei urte pasa dira estudioko azken diskoa editatu zutenetik. Haien ibilbidearekiko eta jarrerarekiko fidelak: presarik gabe eta ziztu bizian, itzelezko hamabost abestirekin datoz. Abesti landuak, zehatzak eta LEIHOTIKAN unibertsoa berbaitatzen dituztenak. Punk-rocka eta hardcore melodikoaren arteko estilo zehatzarekin, bestelako estiloez ere blaitu dira diskoaren osotasuna aberasten duten erritmo erdiko abestiekin, energia, amorrua, indarra eta goxotasunik galdu gabe.

Letren bidez lan egoera lazgarria salatzen duten gai sozialak lantzen dituzte, „Bosch“ kantuan adibidez, edota sexuarekiko elizaren jarrera “Bi nesken maitasuna” delakoan, zein areketan datzaten 36.eko fusilatuen gorpuak “Haien Historia” abestian. Gazteen belaunaldiaren baloreen galera edota doako bortizkeriaren erabilera “Harold” kantuan, diskoari izenburua ematen diona. Justiziaren bilaketa ere landutako gaietako bat da. Horretarako Gabriel Arestiren laguntzaz baliatuko dira eta honen omenez bi abesti moldatuko dituzte “Arestiren Omenez” kantuan. “Llegó el día” Sevillako Triana talde mitikoko kantari eta konpositore izandako Jesús de la Rosaren abesti batez ere baliatuko dira “Esnatzea” abestia sortzeko eta alderdi existentzial hori, baina aldi berean bizitasunez beteta dagoena erakusteko, itzulpen bikain batekin.

Hau guztia liseri ahal izango da “Entzun!!” edota “Goizeko ordu biak” abestiek “Harold” diskoari ematen dioten ozartasun eta freskotasun dosiarekin.