G654ezinean
  • 13 Abesti
  • Kaleratze data 16/09/2019
  • Artistak:

EZINEAN taldea, 2001. urte inguruan sortu zen, hardcore melodikoaren laguntzaz ondo pasatzeko asmotan.
Gaur egun taldeko partaideak Oihan (bateria), Oier (gitarra), Oihan (gitarra eta koroak) eta Iban (bajua eta ahotsa) badira ere, hasiera batean Oihan “bateria”, Oier eta Iban hasi ziren. 3-4 bat urtez jardun zuten hirukote moduan ensaiatu eta kontzertuak ematen, 2005. urteko hasieran euren lehen maketa grabatu zuten arte. Maketa, lagun artean grabatu zuten, zerbait erakusgai izateko helburu hutsarekin. Bertan, produktore lanak Oihanek “gitarrista” egin zituen. Bistan denez, taldea gustatu zitzaion, eta guitarra jotzen hastera animatu zen.
Maketa ez zen kaleratua izan: entzun bezain pronto GOR diskoetxeak diskoa grabatzeko proposamena egin baitzien. Horrela, Euskal Herrian barna 25 bat kontzertu eman ostean, 2006-ko martxoan euren aurreneko diskoa grabatu zuen laukoteak.
Orain, euren hasierako ideiari eutsiz, Azpeitiako talde gazte honek helburu berberarekin jarraitzen du, hardcore melodikoaren laguntzaz ondo pasa eta pasaraztea.
-Azpeitiko (Gipuzkoa) taldearen
lehenengo diskoa.
-Erreferentzia: G-654-CD
-Hamalau kantu berri.
-Kaleratze data: 2006-05-15.
***DATU TEKNIKOAK***
-Tolosako Bonberenea gaztetxeko
estudioetan 2006ko martxoan
grabatua eta nahastua.

– Grabaketaren teknikaria: Karlos
Osinaga “Txap”.

– Ekoizpena: Karlos Osinaga eta
Ezinean taldea.

-Kanta guztietako hitzak eta doinuak:Ezinean taldearenak “Hitzak” kantua izan ezik(hitza: Xabier Agirrerena).

-Argazkiak: Oihan Amezua eta Arturo
Rodriguez (FotOihArt)

-Diseinu grafikoa:Oihan Amezua.