G655etorkizunalehertu

STUPENDA JONES Araba eta Nafarroaren arteko mugan sortu den harrobiko rock taldea dugu, La Polla Records, Los del Rayo edota Kaotiko bezalako talde handiek ere osatzen dutena. Haiek Sakanako Olazti herrikoak dira, eta bi hizkuntzetan moldatzen dira: euskaraz eta gazteleraz.
Bere lehenengo kantuak 2004an argitaratutako Osti bi izeneko diskoan grabatu zituzten, Brigada Criminal taldearekin partekatutako CDa. Bi taldeak aurrera jotzeko ideia ona izanzen hura, emaitzak ikusita. Split horretan Stupenda Jones taldeak sei kantu grabatu zituen, Eguzki lorea edo No quiero ser como tú abestiak tartean, denen ahotan izandakoak. Oraingoan lan berria besapean dutela datoz, taldeak bakarrik argitaratzen duen lehenengoa: Etorkizuna lehertu.
Etorkizuna lehertu rock kaletarra estiloko lana da,
Gluecifer, Hellacopters edo Turbonegro tankerako taldeek jorratzen dutenaren antzera. Hamaika kantuk eta bideo pista batek osatzen dute erritmo eta aldaketa biziko diskoa, rock & rollaren gordintasuna erakusten duena, xume eta indartsua aldiberean, eta hitz zuzen eta konprometituaz abestuta.
Aurreko grabaketaren ildotik dator Stupena Jones lan berri honetan, nahiz eta orain estilo zein soinua sendoago eta landuago erakusten duten.
-Iruñeko K estudioetan grabatua, 2006ko
martxoan.
-Grabaketaren teknikaria: Alberto
Porres.
-Ekoizpena eta nahasketak: K estudioetan Stupenda Jones, Marino Goñi eta Alberto Porres-en eskutik.
-Diseinu grafikoa: Xabier Unanua.
-Abesti guztien hitzak eta doinuak:
Stupenda Jones taldearenak.
-Bizi nahi dut bideo-klipa Olaztiko Maisuenea gaztetxean Ane Zufiaurreketa Xabier Unanuak grabatua.
-Argazkiak: P.G. (Gor diskak)
-Diskografia:
-Osti bi (Gor, 2004): Brigada Criminal taldearekin partekatutako diskoa
-Etorkizuna lehertu (Gor, 2006)