G682denakezdubalio

“Denak ez du balio – SINGLES 1997-2007” izena daraman bilduma honek BERRI TXARRAKek aipatu hamarkadan grabatutako kanturik onenak biltzen ditu.
BERRI TXARRAK Gor diskoetxean bere ibilbidea garatu izan duen taldea dugu eta hamarkada honetan zehar bost Cd grabatu izan ditu: lehenengoa “Berri Txarrak” izena zeramana, bigarrena, “Ikasten” izenburuz ezaguna eta taldearen ezin geldirik egotearen eta esperoan zuten etorkizunaren seinale zena. Album honek euskal lurraldeetan jarraitzaile asko eta asko biltzeko balio izan zuen. “Eskuak/Ukabilak”, beraien hirugarren diskoa, letrengatik eta musikarengatik nabarmentzen dena, garaiko korronteen abangoardian egon zen eta euskal lurraldetik kanpora salto egiteko trampolin bezala lagundu izan zion taldeari. Laugarren diskoa, “Libre ©” izenekoa, berau klasifikatzen saiatzen direnak zorabiatzen dituen danbada dugu. Azkenik, beraien disko erreferentziala, “Jaio.Musika.Hil”, abesti borobilez osaturikoa eta euskal talderik internazionalena bezala kontsolidatu zuena.
Ibilbide honetako kanturik esanguratsuenak biltzeko Gorren eta taldearen ekimena izanik, interneten bitartez, jarraitzaileei eskatu genien taldearen abestirik gustukoenak zeintzuk zituzten esatea.Hilabete eta erdi iraun zuen kontsultaren ostean, 400 jarraitzailek baino gehiagok bidali zigun haren “track list” kuttuna.

Jarraitzaileen laguntzaz osatutako zerrendari bilduma lana zenbaitetan barreitautrik zeuden abesti formako harribitxi batzuk gehitzea pentsatua genuen. Hauek ziren orain artean lortzen zailak ziren abestiak: “Bisai berriak”, “Min Hau”, “Sols el poble salva al poble”, “Bizitzaren Iturria” eta baita “Betiko leloaren betiko leloa” abestiaren zuzeneko bertsioa ere.

Bestelako gauza interesgarri bat eta lan honetan azpimarratzekoa Gorka Urbizuk eginiko lana da, hiru hizkuntzatan abesti bakoitzaren inguruko gogoeta txikia eginagatik; abestia konposatu zueneko momentuaren deskripzioa zein arrazoia, hain zuzen ere.

Osotara BTX zapore puruko 22 kanta masterizazio berri eta homogeneo batekin, “Jaio.Musika.Hil” biran grabatutako “Zertarako Amestu” dokumentalaz lagundurik. Lekunberriko taldeak haren mezuarekin harago iristeko borondatea zinez islatzen duen lana.