G681comovinimos
  • 13 Abesti
  • Kaleratze data 20/11/2018
  • Artistak:

SALIDA NULA ska eta borroka jai bat da, beraien lehen gitarra zarrastadatik azken abestira arte. Beraien letrak gar supiztailez beterik daude, bidegabekeria jariatzen duen mundu batentzat zer nahi duen dakien talde bat izanik. Urteen poderioz, taldea gazteleraz kantatutako ska musikarentzako erreferentzia bihurtu da, toki probilegiatu hau taula gainean izerditutako merituengatik lortu izan dutelarik.
2010eko udazkenean laugarren lana kaleratuko dute, “Como vinimos al mundo”, honakoan GOR Diskoetxeak editatua. Erritmo skatalitiko frenetikoek, melodia trebeek, tempo-erdiek eta ongi eta gaizki dagoenaren inguruan gogoeta egiteko eginak izan diren leloek 13 abestitan bat egin dute berriz ere.
Aurten, SALIDA NULAk Leño taldearen omenezko disko batean parte hartu du ska erritmoko “Apágalas” abestiarekin, arrakasta eta goraipamen handiak lortu izan dituztelarik bai kritikaren partetik, bai Leño talde beraren partetik.
Disko berri honetako kantuek inondik inora edulkoratuak izan ez diren mezu politiko-sozialak dituzte, gaur egungo egoera orokorrarekin bat eginez.

Honelako abestiak aurkituko dituzu bertan:

“Noticias”, militar batek erail zuen Carlos Palomino gazte anti-faxistaren omenezko abestia.
“Akorralados”, poliziaren basakeriaren kontrako kaleetako borrokaren inguruko kantua.
“Como vinimos al mundo” hartzaroaren haien ikuspegi berezia da.
“Violento ezjakintasunak sortzen duen biolentziari buruzko abestia dugu.
“Bienvenidos” Malaya operazioaren inguruko ikuspegi kritikoa da.
“Dioxido de cabrones” kantuak lotsarik gabeko munduaren deuseztapena aurpegiratzen dio gizakiari.
“Yankie go home” AEBetako armada inperialistak XXI. mendean urratzen dituen Giza Eskubidei buruzko gogoeta da.

Diskoa Madrilgo Oasis estudioan grabatua eta nahastua izan zen 2009ko Neguan Boikot taldeko Kosta Vazquezen eta Andres de Marcoren eskutik.

Escribe un comentario

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.