zertarakoamestu

Durangorako Nobedadeak 07: BERRI TXARRAK “Zertarako Amestu” DVD’, ‘GORrek Durangora BERRI TXARRAK taldearen azkeneko lana eramango du: “Zertarako Amestu”. Dokumental hau, DVD formatuan, taldearen azkeneko CDaren -Jaio.Musika.Hil- grabaketaz, nahasketez eta bere aurkezpen bidaiez osaturik dator. Rock dokumental honek BERRI TXARRAK-en historiako 25 hilabete bizienak jasotzen ditu: “Jaio.Musika.Hil” laudatuaren sortze prozesua, haren grabaketa molde berezia eta ondorengo bira erraldoia hiru kontinentetan zehar (Amerika, Asia, Europa). Filmak musikariaren egoera animikoan sakontzen du eta horrexegatik agian, hau ez da BTX-en inguruko pelikula bat bakarrik, hau izan liteke jotzea pasio duen beste edozein talderen argazkia. Eurek dioten moduan: “Maite dugu dependentzia alu hau”. DVDak, halaber, zuzeneko 12 kantu dakartza, Gernikako Astran emaniko kontzertu berezitik erauziak.