G709Bai si yes

Bilboko zentruko denda batean bere lehen diskoaren aurkezpena egin genuen eguna uste dut ez dudala inoiz ahaztuko zenbait arrazoirengatik. Bertaratu zen jendetza, bai denda barrura zein kanpoko aldera, kolore ugarikoa, dibertigarria eta nahiko zalapartaria zen. YOGURINHA BOROVA bere jantzi bereziekin dendan sartu zenean, bere jarraitzaileez inguratuta, nik neure buruari galde egin nion, nondik atera ote ziren guztiak, eta nondik atera nintzen ni eta zer demontre ari nintzen festa honetan egiten…

Eduardo Gaviñaren etxean (YOGURINHA BOROVAren alter-egoa) abesti andana bat entzuunak genituen harrezkero eta horrek bultzatu ninduen disko bat argitaratzeko ideia proposatzera; hilabete batzuren ondoren argia ikusiko zuena: “Carbono catorce” (GOR 2011).

Orduz geroztik, bere ospea areagotu da eta parte hartzen duen taldea, LAS FELLINI, askoz ere ezagunagoa da behin eta berriz emanaldiak eskaintzen dituen hiriburuetan. Eta asko bidaiatu egiten du, asteburu batean bai, bestean ez, Xixon, Donosti, Madril, Zaragoza, Bartzelona edota Palma bezalako hirietara. Beraz, oraingoan hark galdetu zidan, sartuko ote gara guztiak “Bai Si Yes” bigarren diskoaren aurkezpenean?

Bere lehen lana bere “saski-naski” modukoa zen ordenagailuan zituen abestietatik eginiko aukeraketa eta bilduma izan zen. Bigarren lan honetarako ikasi egin du eta ezagunak dituen musikari guztiei laguntza eskatu die. Azkarrenek laster eman dute baiezkoa eta konposatzaile asko batu izan dira proiektura: Iker Sádaba ( Hemedik At), Aitor de Olano (Korroskada), Fernando Carvalho, Los Ganglios, Oier Aldekoa, Putirecords, Algora eta beste asko. Gainera, diskoa Kiko Alcázarrek diseinatu du, Europako argazkilari zein diseinatzailerik onenetakoa.

Bere lehen singlea, “Munduko alabak”, abesti borobila da. Eta bere lehen bideoa produzitzeko crowfunding kanpainiaz hitz egitera ez naiz ausartuko… badakigu nolakoa den. Bideoa? Aurki pantailetan…

Escribe un comentario

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.