SPARTEENShits

Baby-boomer belaunaldi oso batek ahaztu ez dituen arren, gutxi dira gaur egun berauek ezagutzen dituzten “teenager”ak. Eta nahiz eta haien atzean utzi izan duten ekarpen musikala handia izan, gutxik ezagutu ahal izango lukete azken 30 urte hauetan beste talde ezberdinek (talde grunge, hip hopero, heavy metal edo punkek) interpretatu izan dituzten abesti andana hau.

Zerua 50 urtean behin bakarrik zeharkatzen duen kometa bat bezalaxe, Twistaren urteak argitzen jakin izan zuen laukotea berriz ere itzuli da, oraingoan Sllipepery Twist Orchestraz lagundurik, pertsonaia ezagunez eta berriez osaturiko korda eta haize sekzio batekin.

Maribel de Iriarte (ahotsa), Douglass Nightingale (gitarra), Sardock Klein (bateria) eta Paul Lux (baxua) taldekideek eskenatokietara berriz igotzea erabaki dute haien arrakastarik handienak interpretatzeko: God Save the Queen, Jo ta Ke, Zoom zoom zang, Txus, eta abar. Letra biribilak melodia berri eta aberatsekin. Abesti hauek maiz interpretatu izan dituzte Euskal Herriko taldeek zein kanpokoek, talde hauek, aldi berean, Yeye musikako izarrei zor zieten guztia, zoritxarrez, oso azkar ahaztu izan zutelarik.

Izotz pistetan zein gala platoetan barna “Nostalgia on ice” moduko edozein motatako ikuskizunak ikus daitezkeen gure garai honetan, The Sparteensek lentejuelako soinekoekin egiten diren play back soil hauek baino zerbait gehiago proposatzeko intentzioa irmoki finkatu du. Euskal eszenatik atera berri den musikari emerituz osatutako konbinazio sinpatiko honek honako misioa hartu du bere gain; 1960. hamarakadako gazte yeye belaunaldia bildu izan zuen giro magiko hura berpiztea, Sevillatik Trentorainokoa, Paris, Eskoriatza, Cascante edota Dortmunden barna pasatuz.

Kontzertu bat baino gehiago, The Sparteenek proposatzen duena garai mitiko baterako ontziratze-txartela da. Benetako guatekea, garaiko trajeekin, vintage musika tresnekin, epaimahai prestigiotsua duten twist lehiaketekin eta sorpresa gehiagorekin. Honek guztiak datzan jarriko ditu txiki,gazte eta nagusi guztiak!

Escribe un comentario

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.