G586revolcon
  • 11 Abesti
  • Kaleratze data 01/05/1998

Argi zegoen Mareak gora eginen zuela, metafora erreza egiten uzten badidazue. “Piñas”, Cesar, Alen, Kolibri eta Kutxik lortuko zutela, eskena astinduko zutela alegia, denbora kontua besterik ez zela. Multinazionalen mundutik ixil-ixilik pasa ondoren, La patera suzko bataioaren ostean, hementxe da “Revolcón”, oraingo honetan GOR disketxe nafarraren gerizpean jaiotzen den Marearen diska berria.

Diska 2000ko abuztuan zehar grabatu eta ekoiztu zen, Nafarroako Galar Espartzako Sonido XXI estudioetan, ekoizpen lanetan taldea bera, Marino Goñi eta San Martin anaiak aritu zirelarik.

Hamar kanta biltzen ditu osotara, haien artean single nabariak izatera deituak diren batzu: Barniz (lehenengo singlea), Incandescente, Amor temporero, Corazón de mimbre, El perro verde, Duerme conmigo, Canto de tierra seca, Prima Tristeza, Mojama eta Si viene la pestañí.

Kolaborazio ugari: Arantza korutan, Angel Rodríguez hamabi sokako kitarra joz, Domingo Calzado 7. abestiko “cante jondo” delakoa abestuz eta Iker Piedrafita eta Enrique Villareal “El Drogas” bera “El perro verde” abestian kantari.

Revolcón: arima goratu eta pilak jartzeko gaitasun harrigarria duten hamar kanta, estraineko diskakoak baino biziagoak agian, baina haiek bezain zuzen eta erakargarriak aldi berean. Beti ere, kaleko rocka eta bizitza beraren zaporea dastatzeko aukera ematen duen diska, eta hori guztiaren gainetik, Kutxiren poesia egiazalea, egiazkoa, egilearen beraren hitzetan “poeta de mierda”, kontenedoretako trobadorea omen baita bera. Ohiko arauetatik lekora egindako poesia, zeozerrekin errimatzekotan jende xehearen egunerokoarekin errimatzen duena, errealitatearekin, auzoari pultsoa hartuko balio lez.

Laburbilduz, Berriozartik zuzenean Marearen eskaintza berria. Kaleko eta kalearentzako taldea bikain berriz ere, duen guztia emanez; emari xume baina aberatsa modu berean KD-aren hamar kantetan zehar, eguneroko lana eta musika egiteko manera onak baino zigilu hoberik behar ez duena, inolako tranparik gabe.

Bukatu baino lehen, azken aipamen bat: diotenez musikak piztiak baretu egiten omen ditu. Nik gehiago erranen nuke, batzuetan hunkitu eta liluratu ere egiten ditu. Horiek dira letrak, horiek!! Oraintxe bertan, zeinek eskein dezake gehiago?

Escribe un comentario

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.