AZALATXIKI

GALTZEN IKASTEKO METODOA da BALERDI BALERDI taldearen CD berri honen izenburua, hala nola diskoa irekitzen duen lehen kantaren izena, eta baita abesti bilduma honen edukinak laburbiltzeko definizio ironikoa ere.

            Iruñeko talde beteranoak 90.eko hamarkadan hiru album ekoitzi zituen (“Balerdi Balerdi” hamar hazbeteko biniloa, eta bi cd: “Ez gara galdu” eta “Hobe behin gorri ezen ez beti hori”). 2000.ean hamar urte inguruko parentesia ireki zuten, laugarren albuma,“Hegoko lautadaren ertzetik”, 2012.an argitaratu zuten arte.

            Ibilbide honetan musikari batzuk aldatu badira ere, hasieratik mantentzen dira TOÑO (ahotsa eta gitarra) eta ZARA (perkusioa eta koruak), taldeko sortzaileak. Azken hiru urteotan laukotea osatu dute Berako bi lagunekin: PETTI (gitarra eta ahotsak) eta ANXEL (baxua). Laurok grabatu dituzte GALTZEN IKASTEKO METODOA cd-an dauden hamalau kantak, azken urte hauetan konposatu eta moldatutakoak.

https://gordiscos.com/eu/albums/galtzen-ikasteko-metodoa