GOR GAUA 2016ko APIRILAREN 23an – Iruñeko ZENTRAL Aretoan

 

SARRERA SALMENTA: www.zentralpamplona.com,  GOR, El Infiernito, Tetería de la Mañueta. Tatuajes Tai. Altsasuko Lurrazpi Taberna. Irunberriko Saira Taberna.

1991ko Maiatzan GOR DISCOS S.A.L. diskoetxea sortu genuen.

2016.urtean 25 urte bete ditugu, eta hau ospatzeko GOR GAUA kontzertua antolatuko dugu Iruñeko ZENTRAL aretoan, Apirilaren 23an.

Gonbidatutako taldeak honakoak izango dira:

LOS DEL RAYO, ALTXATU, LEIHOTIKAN eta LOS CARNICEROS DEL NORTE, YOGURINHA BOROVAk aurkeztuko duelarik.

 

LOS DEL RAYO:

GORrek 1991. urtean grabatutako lehen taldea izan zen, Enrique Villarreal “El Drogas”ek ekoiztua, “Miedo al Miedo” izenekoa.

20 urteko atsedena eta gero, 2012an ahots berri batekin itzuli ziren eta “GGGRRRrockanrrrrooolllll en dosis chiquitas” izeneko EPa grabatu zuten.

     ALTXATU:

Irunberriko talde gazte honetako kideek 15 eta 16 urterekin grabatu zuten “HITZA” izeneko bigarren diskoa (GOR 2014). 2015eko udan kontzertu andana bat eman ostean, ikasturtean zehar ikasketetan zentratuago egongo dira. Zentralen emango duten kontzertua 2016ko negu-udaberri honetako salbuespenetako bat izango da.

LEIHOTIKAN:

Iruñeko talde historikoa beti GORreko parte izan da, 1998an lehen diskoa kaleratu zutenetik. Sei disko kaleratu izan dituzte osotara, hardcore-melodikoko taldearen historia laburbiltzen duen eta Tolosako Bonberenean grabatutako zuzeneko CD+DVDaz gain.

LOS CARNICEROS DEL NORTE:

            “Horror-Punk” taldeak aurten hamar urte beteko ditu eta tarte honetan bost disko kaleratu ditu. Azkenekoa, “Coulrofobia” izenekoa, 2015eko udaberrian jarri zen salgai. Mexikon zehar zenbait bira eman izan dituzte eta baita Europako iparraldean zehar ere (Finlandian, Suedian, Norbegian, Danimarkan e.a.).

 

YOGURINHA BOROVA:

Bilbon bizi den Arabako vedette, multiartista eta animatzaileak, taldeen aurkezpenak egingo ditu eta taldeen arteko tarteak entretenigarriago egingo ditu. Horrez gain, ziur bere ikuskizunetako zatiren bat antzeztuko duela bere abestiekin batera, GORek editatutako bere hiru diskoetan aurki daitezkeenak.

ORDUTEGIA:              LOS DEL RAYO: 19:30 ALTXATU: 20:30 LEIHOTIKAN: 21:45  LOS CARNICEROS DEL NORTE: 23:00

 

gorgauatxiki