121 _DB(Cent vint-i-un decibels) Valentzian 2004an jaiotako talde bat izan zen, ipar-amerikar indie eta pop punka nahasten zituena valentziarrez kantaturik. 2005ean lehen maketa grabatu zuten, “Somnis rebels”, eta urte bat geroago lehen EPa, “Canvis i conseqüències”. Consell de la Joventut de València delakoak antolaturiko VII Circuit de Música en Valencià-ko irabazleak, edota 2007ko Premi Ovidi Montllor edota Sona9ko finalaurrekoetara iritsi ziren.
“Equilàter” (GOR, 2007) diskoarekin Iberiar penintsula osoko bira bat edin zuten Mondosonoro zein Rockzone aldizkarietatik kritika oso positiboak jasoz, urteko lanik onenetarikoa izendatu zutelarik. Hurrengo lana, “Assaig/Error” (GOR, 2009) 121dB-eko musikaren hiri-giroan oinarritu zen. 2013an eskenatokietatik desagertuko zirela iragarri zuten.

Escribe un comentario

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.