LISABÖ eta THC taldeen azken lanak, GOR BANAKETAK-en katalogoan (2007-3-1)

GOR BANAKETAK bi lan berri gehitu ditu bere katalogoan: THC-ren “Positive” eta LISABÖren “Ezlekuak”.
THC Iruñeko taldea dance-house estiloetan murgiltzen da, zenbait jazz zertzeladaz apainduta. Argitaratzen duten bigarren lana, “Positive” THC-k berak ekoiztutako diskoa da.
Halaber, LISABÖ gipuzkoarren “Ezlekuak” bosgarren lana ere banatuko dugu. Inoren Ero Ni taldekoekin batera, Bidehuts izeneko zigilua sortu berri du LISABÖk, eta lan berri honen bitartez euren egitasmo berria aurkezten digute. LISABÖ ibilbide luzeko taldea duzue, rockaren eremu experimentalean lan garrantzitsua garatu duena, eta horri esker ospe handia lortu duena.

THCren diskoa erosi nahi izatera, jo helbide honetara:aquí

LISABÖren diskoa erosi nahi baduzu, jo helbide honetara:aquí


notimg
Lagundu/con ayuda de ej