KEROBIA: "Papera eta Kartoia" lan berriaren aurrerapena (2009-5-14)

KEROBIA: "Papera eta Kartoia" lan berriaren aurrerapena

KEROBIA, EITBko Gaztea irratiak antolatutako 2009ko Gaztea Sarietan "Euskadiko gazte talderik hoberena" izendatua izan ostean, aste honetan beraien lehenengo singlea entzun ahal izanen dugu, "Nondik irtetzen da barrura", haien trilogiaren bigarren alearen aurrerapen bezala; "Papera eta Kartoia".
Orain, nahi baduzu,hemendik deskarga dezakezu.
CDa taldearen webgunean izanen duzue eskuragai: www.kerobia.com Maiatzaren 26tik aurrera.


"Papera eta kartoia" KEROBIAk aurkezten duen trilogiaren bigarren alea da. "Materia organikoa eta gainerakoak" argitaratu ondoren, lan berri hau gogoeta eta konposizioan eszenatoki berrien bilaketan oinarritzen da. Taldeak eskeintzen duen emaitza "Rose Escargot" eta trilogiaren lehenego zatiaren arteko oreka bat da, beste behin ere joera berrituak uztartuz. Testuak, kerobiaren lanetan ohikoa den bezela, berebiziko pisua mantentzen du kantuen barruan, hari lotzaile papera hartuz. KEROBIA



notimg
Lagundu/con ayuda de ej