logo
erosketa sasKia

erosketa sasKia

  • Zerbait Garrantzitsua Mp3
    "Zerbait Garrantzitsua"
    0.30€
  • Uno, Equis, Dos Mp3
    "Uno, Equis, Dos"
    0.30€
  • Zure kolorea Mp3
    "Zure kolorea"
    0.30€
  • Detector De Gilipolleces Mp3
    "Detector De Gilipolleces"
    0.60€
  • Centro Comercial Mp3
    "Centro Comercial"
    0.30€
  • Erakusten dira azken 5 artikuluak
    guztira 3.60€
  • saskia ikusi | erosi
diskografia

diskografia

contratacion

kontratazio

gotzonba@armiarma.org
contacto

kontaKtua

www.katamalo.org
www.myspace.com/katamalo

BIHOTZ BAKARTIEN KLUBA "Katamalo" (2007)

Katamalo
KATAMALO
Bihotz Bakartien Kluba (bbk) talde literarioak prestatu duen emankizun berria duzu KATAMALO. Bertan, larrabetzuko taldeak ohi duen moduan, poesia eta musika eskutik doaz. Poemak kantu bihurtu eta hausnarrerako bazka eskeintzera dator berriz ere bihotz bakartien kluba. Katamaloa esaten diogu euskaldunok gure aurpegia beste bat bihurtzeko erabiltzen dugunari. Ez garena azaldu beharraz, itxurakeriaz, hipokresiaz, sakon maitatzeko beldurraz, zoriontsuak izan ezinaz, lotsaz, harrokeriaz, benetan garena onartu nahi ezaz idatzi ditugu poemak eta kantuak. Barre egingo diogu geure buruari eta urkoarenari, tristetu egingo gara ispiluaren aurrean eta harro bezain pozarren biluztuko gara. Ostontzea agertzeko era bat baino ez delakoan.
Eskuartean duzun disko txiki honetan, Katamalo ikuskizunean entzun daitezkeen kantu esanguratsuenak dituzu, estudioan behar bezala grabatuak. Izan ere, ikuskizun honen abiapuntua literarioa izanagatik –diskoarekin batera, izenburu bereko poema liburua kaleratuko du Gotzon Barandiaranek-, kantuek hitzen pareko garrantzia hartu zutela ikusi eta grabatzea merezi zuela ikusi zuten egileek. EP hauxe duzu emaitza.

Bihotz Bakartien Klubeko eskenatokia hitza eta musiak maite dituen ororen aterpe izan da beti; gure kluba bihotz askoren min eta pozen bazkideez osatzen baita. Oraingo honetan Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Nerea Urbizu (Itzalak) eta Jon Piris (Ruper Ordorika) gehitu zaizkigu Aintzina, Alex eta Mugarri, kantu akustiko sorta ederra lotuz, betiere Barandiaranen poemetan oinarrituta. Esku bakarreko gure pianojoleak sarritan esaten duenezpoema guztiek dute beren musika, baina asko lotsatiak izaten dira eta horiei lagundu egin behar zaie kantuan hasiko badira.
_
erosi
CD
erosi


5.00 €
mp3
erosi
Mp3 albuma
erosi


4.00€


    ENTZUN

 EROSI
(192Kbps)
Altua
(96K)
Baxua
(24K)
         
1.- Ez Dela Mikrofonoak Agindu t3'11"  (96 Kbps)  (24 Kbps) 0.30 €
2.- Gurarika t5'04"  (96 Kbps)  (24 Kbps) 0.30 €
3.- Ostondu Sakon Poza t3'25"  (96 Kbps)  (24 Kbps) 0.60 €
4.- Ukatu Egin Behar Nizun Zoriona t3'31"  (96 Kbps)  (24 Kbps) 0.30 €
5.- Betazalak Erauztean t3'08"  (96 Kbps)  (24 Kbps) 0.30 €
6.- Iruntzi Dana t3'47"  (96 Kbps)  (24 Kbps) 0.30 €
7.- Zerbait Garrantzitsua t2'52"  (96 Kbps)  (24 Kbps) 0.30 €


Katamaloren grabaketan aritu direnak:

-Alex Arregi: gitarra eta ahotsa
-Aintzina Lekue: biolina
-Gorka Mugarza: akordeoia
-Jon Piris: kontrabaxua
-Gorka Urbizu: gitarra eta ahotsa
-Nerea Urbizu: pianoa, ahotsa eta kajoia.
- Itxaso Etxebeste: Baxua zuzenekoetan
-Gotzon Barandiaran: Poemen irakurketa.



Grabaketa:

-Erason (Nafarroa), ‘Mattikonezaharra’ etxean, Karlos Osinaga ‘Txap’ teknikari zela.

Diseinua:

Aritz Albaizar

Webguneak:

- www.katamalo.org
- www.myspace.com/katamalo
- http://bbk.armiarma.com/


descargas

Entzun

Lagundu/con ayuda de ej